XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Stalinen gurari eta agindu bakoitza, haren apeta eta sasiteoriazko ameskeria guztiez zurituriko arau multzo bilakatu zen marxismoa.
Aski ezagunak dira zientzia, arte, literatur eta moral sailean stalinismoak egin zituen sarraskiak, eta handik etorri diren ondorio tristeak.
Stalinismo honek izugarrizko eragina izan du nazioarteko langile mugimenduan, batez ere, Mendebalekoan.
Erresuma kapitalistetako langile mugimendua aukera gogor baten aurrez aurre jarri zuen:
Europako langileria, sobietarren sistima ikusi zuenean, hoztu egin zen, eta sobietarren erako sozialismoa etxeratzeko gogo guztia galdu zuen.
Marxista joerako Ezker Berriaren iritziz, kapitalismoaren eta sobietar marxismo sozialistaren alienatzeak teoriabidez sala zitezkean; baina, politikoki, jokabide hau desbaliaturik gelditzen zen, ekintza politikoa ukazio bikoitzaren gain oinarritzerik ez bait dago.
Izan ere, zenbait marxistek burutu zuen kritika bikoitz hau; baina intelektual huts zenek, politikan indarrik gabe zenek.
Beraz, ekintza politikoak ez zuen ametitzen honelako kritikarik;(...).